Skip to main content
Lehen Taldea

Hodei Arrillagak SD Eibarrekin berritu du 2027ko ekainera arte

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek eta Hodei Arrillagak akordioa lortu dute Arrillagaren kontratua berritzeko. Akordio honen bitartez Mutrikuko jokalaria armagin izaten jarraituko da 2027ko ekainera arte. Mutrikuko defentsa, 19 urtekoa, Mutriku F.T. taldetik heldu zen Klubera Infantiletan.


2017-18 denboraldian Euskadiko Selekzioak deitu zuen Kadeteen Espainiako Txapelketarako, eta azken urtean, Jubenil mailan, filialarekin osatu zuen denboraldia. Azken bi denboraldietan, lagunarteko partidak eta entrenamendu saioak jokatu ditu gizonezkoen lehen taldearekin.

Gainera, denboraldi honetan Hodei Arrillagak gizonezkoen lehen taldearekin osatu du denboraldiaurrea eta Joseba Etxeberria entrenatzaileak hainbat aldiz deitu du partida ofizialetan.