Skip to main content
Lehen Taldea

Hajrovic-ek ezetz esan dio aste honetan bere selekzioarekin jokatzeari, Eibarren buru-belarri jarraitzeko asmoz

SD Eibarren jokalaria den Izet Hajrovic-ek datozen egunetan bere selekzioak, Bosnia-Harzegovina, jokatuko dituen partiduetan parte hartzeari uko egin dio, Eibarren buru-belarri jarraitzeko asmoz.

There are no reactions yet. Be the first!

Hajrovic-ek hala jakinarazi dio entrenatzaile bosniarrari, Mehmed Bazarevic-i, nork erabakia errespetatu duen, eta etorkizunean jokalaria kontutan izaten jarraituko duela adierazi duen.

Bosnia-Herzegovinak Gales-en aurka jokatuko du urriaren 10an eta Chipreren aurka urriaren 13an, 2016ko Eurokoparako sailkatzeko B multzoko azken partidak. Talde balkaniarrak ez dauka ezer jokoan, jada ez baitauka sailkatzeko aukerarik.

Egoera ikusirik, SD Eibarren webgune ofizialari egindako adierazpenetan, Hajrovic-ek nahiago izan du Klubaren eguneroko lanean buru-belarri jarraitu, eta datorren ostiralean Bordeleko Girondins-en aurka Mont de Marsan-en jokatuko den partida jokatzeko aukera izan.