Skip to main content
EU
Kluba

Hainbat enpresari frantziarrek Ipurua bisitatu eta lan jardunaldia gauzatu dute instalakuntza armaginetan

Larunbatean, hilaren 4a, 15 enpresari frantziarrek Ipurua Esperientzia bizi zuten: zelaia ezagutu, partidua ikusi eta euskal gastronomiaz gozatu Enpresa Gunean

Joan den larunbatean, martxoak 4, Ipuruak Ipar Euskal Herritik etorritako 15 enpresariren bisita jaso zuen. Euren artean, besteak beste, inguruko hiru higiezin-agentzia, Biarritzeko Carrefourreko zuzendaria, Suezeko zuzendaria (gas industria), Forge Adourren zuzendaria, Ventes Peioren zuzendaria (elikagaiak) eta SudOuest Iparraldeko egunkariaren erredakzio zuzendaria.

Bisitari frantziarrek zelaiaren txoko guztiak ezagutu zituzten SD Eibarren Marketing Sailak eta SD Eibar Fundazioak antolatutako bisitan. Ondoren, euskal gastronomiaz gozatu ahal izan zuten Ipar Tribunan dagoen Enpresa Gunean eta, azkenik, SD Eibar-Real Madril partidua ikusi zuten.

Ipurua eremu enpresarialean sustatzeko Marketing Sailak eta SD Eibar Fundazioak garatutako proiektuan kokatzen da bisita hau eta ondoren gauzatutako lan jardunaldia. Honen helburua instalakuntzei partiduez haratago erabilera ematea da. Zentzu horretan, Iparraldeko publikoa SD Eibarrentzat helburu da bere hurbiltasunarengatik.