Gol festa armagina Kayserisporren aurkako lagunartekoan
Armaginak nagusi izan dira, eta 5-2 gailendu dira Austriako stageko bigarren neurketan
Eibarrek 5-2 irabazi du Kayserispor talde turkiarraren aurka Austriako Stageko bigarren lagunartekoan. Pedro Leonek, Kike Garciak (2), De Blasisek eta Charlesek egin dituzte armaginen golak
Mendilibarrek bihar Bayer Leverkusenen aurka zelairatutako hamaikakoa goitik behera aldatu du, baina taldeak ez du nabaritu, eta jaun eta jabe izan da. Ordun laurdena pasa eta gutxira egin du aurrenekoa Eibarrek, Pedro Leonen bitartez. Mulakoak Pedro Bigasen pase luzea jaso, bikain kontrolatu eta jaurtiketa gurutzatu bati esker aurretik jarri du taldea, aurrendeboraldiko bere hirugarren gola eginez beste hainbeste neurketatan. Kayserisporrek laster berdindu du, baina Kike Garciak gola egin du, eta taldea aurretik joan da atsedenaldira (2-1).
Bigarrena hasi eta berehala De Blasisek hirugarrena egin du, buruz, Pedro Leonen erdiketa bikain bat baliatuz. Quique Gonzalez azken fitxaketak ere minutuak izan ditu, armagin bezala debuta eginez -22 minutu jokatu ditu, eta Charlesi tokia utzi dio, aurreikusi bezala-.
Turkiarrek aldeak murriztu dituzten arren, Eibarrek beste gol bi egin ditu, Kike Garciaren eta Charlesen bitartez, azkenean 5-2 nagusituz.