
Lehen Taldea
Glauder, hirugarren fitxaketa armagina
25 urteko ezker hegaleko atzelaria libre dator azken denboraldian Fuenlabradan jokatu eta gero
Antonio Cristian Glauder (Algeciras, 1995/10/18) SD Eibarko hirugarren fitxaketa da. 25 urteko ezker hegaleko atzelaria libre iritsi da azken hiru denboraldietan Fuenlabradan jokatu ondoren.
Vila-realen eta Espanyolen harrobietan trebatuta, Glauderrek 37 partida jokatu ditu azken denboraldi honetan Fuenlabradan, 34 ligan eta 3 Kopan, guztira 2.957 minutu jokatuz.
Gaur goizean IMQn, klub armaginaren aseguratzaile mediko ofizialean, azterketa medikoa egin ostean, Glauderrek bi denboraldirako kontratua sinatu du, 2023ko ekainera arte, eta bihar goizean aurkeztuko dute komunikabideen aurrean, Ipuruan.