Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: Badakigu zer dagoen jokoan eta gogoz gaude partidua hasteko

Gaizka Garitanok adierazi du taldeak badaki “zer dagoen jokoan eta gogoz gaude partidua hasteko”.

Eibarreko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du bihar Ipuruan Alavesen aurka jokatuko duen partidaren aurretik.

 

PARTIDU POLITA

“Partidu polita jokatzeko. Derbi bat, igoerako playoff bat. Behin ekaina ailegatuta, dana jokoan dagoen momenu hoiek oso politak izaten dira”.

“Uste dut taldea ondo zetorrela nahiz eta azkenengo astetan ez irabazi, baina egia da ez duzunean irabazten jokalariak animo aldetik ez dira onenean egoten. Aurreko partidua irabazteak ondo egin digula. Badakigu zer dagoen jokoan eta gogoz gaude partidua hasteko”.

KALKULURIK EZ

“Ligako partidu bat balitz bezela prestatu dugu. Ez dago hemen kalkulu handirik egiterik partidu hasi aurretik. Horrelako kanporaketetan ez da kalkulurik egiten,  jokatzen duzu beti irabaztera, ligako partidu guztiak bezela, jakinda gero beste partidu bat dagoela”.

“Oso partidu berdinduak izan dira Alavesen konr¡tra. Beti kontutan hartu behar dira detaile batzuk, baina partidu guztiak ezberdinak dira”.

BURUZ FRESKO

Buruz fresko egotea zaila da azkenengo partidu hautetan gauza askogatik, denoraldia luzea egiten ari dalako , tentsio asko dagoelako partidu hauetan, asko jokoan dagoelako, baina hori danei gertatzen zaie. Fresko egon burutik, ilusioz beteta egon, partidu on bat egin…  horrek gerturatuko gaitu garaipenari”.

“Holakotan gutxitan egoten zara. Guk baloratzen dugu aukera hau ta nahi dugu baliatu eta saiatu igotzen. Gero ez dakizu noiz etorriko dan berriro aukera hori, oso zaila dalako. Orain da momentua eta azkenenko txanpa honetan maila eman behar da”.

IPURUAREN INDARRA

“Beti etxean jokatzen duzunean alde izango dugu jendea ete gero han, ostegunean, kontra. Bietan jakin behar dugu hori kudeatzen. Bihar alde eukiko dugu haizea eta hori ere garrantzitsua izango da: Ipuruaren indarra”.