![](https://statics-maker.llt-services.com/eib/images/2023/02/28/xlarge/b9f2d860-36da-4415-b07b-a0193d957f45.jpeg)
Garitano: “Taldea konfiantzaz dago eta jokatzeko eta irabazteko gogo handiarekin”
Eibarreko entrenatzaileak azpimarratu du “galtzetik zatozenean hurrengo partidua beti garrantzi gehiago daukala”
Gaizka Garitanok bere taldea “konfiantzaz eta jokatzeko eta irabazteko gogo handiz dagoela” adierazi du.
Larunbatean Anxo Carro futbol-zelaian CD Lugoren aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, Eibar taldeko entrenatzaileak azpimarratu du
“galtzetik zatozenean hurrengo partidua beti garrantzi gehiago daukala”
BERRIRO IRABAZTEA
“Futbolean, irabazten duzunean azkar ahaztu behar da beste partidu bat datorrelako, ez dago denborarik disfrutatzeko ta galtzen duzuenan be ez. Beti gauzak zuzendu behar dira, hurrengo partiduan pentsatu eta prestatu”.
“Ez zaigu gustatzen galtzea baina badakigu denboraldi baten horrelako momentuak beti gertatzen direla eta eman behar dioguna da lehen bai lehen eman buelta. Gogotsu gaude azkenengo bi partiduak galdu ditugunez hurrengoa irabazteko. Galtzetik zatozenean hurrengo partidua beti garrantzi gehiago dauka eta buruan hori daukagu”.
PRESIOA
“Guk ondo konpetitzen dugu beti ta ez dugu arazorik eukiko. Beti arerio bat daukazu aurrean eta gauzak zaila jarriko dizkizuna. Hemen presioa danak daukagu, gero ta gutxiago gelditzen da eta danak daukagu partiduak irabazteko premia”.
“Gureari begiratzen diogu gehien bat, badakigu partidu guztiak dituztela bere zailtasuna, heurak entrenador berria daukate eta ideia berri batzuekin etorri da”.
AREATAN HOBETU
“Uste dot aurten ez daukagula horrelako erreztasunik gola egiteko, aukerak berdin-berdi egiten ditugu edo pasa dan urtean baino gehiago, baina azkenean areatan erabakitzen da futbola. Tramitean oso ondo gaude, baina pasa dan astean bi areatan ez ginen ondo ibili. Areatan hobetu behar dugu azkenengo bi partidutan ikusitakoaren arabera”.
KONFIANTZA
“Saiatu partidu on bat egiten, hasiera on bat ematen partiduari, ondo sartzen partiduan eta gero partidu zaila izango dala badakigu. Partidu guztiak dira zailak eta Lugon are gehiago. Eurak jokoan asko dute, guk ere bai. Guk gurea, saiatu partidu on bat egiten eta hortara goaz”.
“Taldeak ez du konfiantzarik galdu. Orain dala 15 egun ez ginen hain onak eta orain ez gara hain txarrak. Hau luzea da oraindik, oso puntu marjen gutxitan gaude danak eta logikoki galtzen duzunean gero ta premiago gehiago daukazu irabazteko, baina talde lasai dago, gauzan saiatu ahalik eta ondoen egiten eta oso batuta ta ondo ikusten dut jendea”.