Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Garitano: "18 puntu gelditzen dira eta ezin dugu gure helburua ezkutatu"

Zita handietan bezala, Gaizka Garitano, tekniko armagina, Mallorcaren aurkako igandeko partidua buru-belarri prestatzen ari da, jakinik sailkapena dioenagatik ere, partidua Lehenengo Mailako zelai batean jokatuko dela.

Lurralde aragoitarrean orain dela hilabete bat jokaturiko neurketa oroimenean izanda, Garitanori oso ezagun egiten zaio bere aurkariarekiko garatu den guztia: "Zaragozaren partidua gogorarazten dit. Beraientzako ezinbesteko neurketa da". Hala ere, armaginak balearrak baino puntu premia gehiago daukatela dio "Guretzat beraientzat baino neurketa garrantzitsuagoa da".

Nahiz eta ohorezko postuetan egon, oso lasai agertzen da eta bere muntilengan konfidantza handia plazaratzen du "Optimista naiz, puntuatu dezakegu, partidu ona egin, irabazten saihatuko gara".

Azkenik, jakinik sei jardunaldi bakarrik gelditzen direla, partidu guztietako zailtasuna argi gelditzen da "Azkenengo jardunaldietan partiduak oso itxiak dira, gero eta gehiago kostatzen da". Sei jardunaldirekin jokatzeko eta bost puntuko abantailarekin igotzeko arerioekiko, Gaizka Garitano jokoan dagoenez oso konsziente da "18 puntu falta dira eta ezin dugu ezkutatu gure helburua".