
Garitano: “Tenerifen irabaztea ez da erreza, nortasuna erakutsi behar da”
Eibarreko entrenatzailearen ustez, Heliodoro Rodriguez “kategoriako futbol-zelai zailenetako bat da”
Gaizka Garitanok adierazi du “Tenerifen irabaztea ez dela erreza eta nortasuna erakutsi behar dela”
Larunbatean CD Teneriferen aurka jokatu aurreko prentsaurrekoan, Heliodoro Rodriguez “kategoriako futbol-zelai zailenetako bat” dela
azpimarratu du Eibarreko entrenatzaileak.
TENERIFE
“Hasieran nik faboritoen artean ikusten nuen ta oraindik ere uste dut aukerak dituela lehenengo seien artean sartzeko ze pasa dan urteko taldearekin jarraitzen du edo hobea, entrenatzaile berdina eta estilo berdina. Hemendik bukaerara partidu zailak ditugu, baina hau da zailenetariko bat seguru asko”.
“Heurak dira talde bat areatan oso ona, jende asko pilatzen dute heuran porteritik gertu ta oso zaila da gola egitea eta gero erasora doazenean geldikako jokaldietan jende asko pilatzen dute arean baita ere. Han egongo da gakoa. Beharbada tramitean gu talde hobea gara edo erakutsi dugu behintzat tramitean, baina gero areatan partidu horrek badu bere saltsa eta heurak bi aurrelariekin beti jokatzen dute, oso jende altua geldikako jokaldietan eta gero oso atzean gelditzen dira heurena defenditzeko. Ez da erreza hutsune bat topatzea ze jende askorekin defenditzen dute atzekaldean. Zelai oso handia da baita ere, hori kontutan hartu behar da, kategoriko zelai handiena da. Oso zabala da, Ipurarekin konparatzen baduzu, metro karratu askoz gehiago ditu zelai horrek eta hori ere kontutan hartzekoa da”.
IPURUATIK KANPO
“Etxeko zenbakiekin konparatuta beti aterako gara galtzen etxetik kanpo. Etxean azkenengo urte terdian garaipen pila bat lortu ditugu baina etxetik kanpo ere bai. Uste dot etxetik kanpo partidu asko irabazi ditugula bai aurten, bai pasa dan urtean. Tenerifen irabaztea ez da erreza, oso talde gutxik irabazi dute han ta saiatuko gara. Partidu on bat egin behar dugu horretarako, nortasuna erakutsi, hara jun eta partidu on bat egitera. Horrelako zelaietan aurrera pausu bat egin behar da eta erakutsi zein dan gure helburua, oso gutxi faltan da, azkenengo hilabetetan gaude eta nahi baduzu goian jarrtaitu horrelako zelai zailetan irabazi behar da be bai”.
“Partidu guztira ateratzen gara irabaztera eta gero partidu ostean esaten dizut berdinketa ona bada edo ez. Hasieratik beti juten gara irabaztera, baina gero segun partidua nola ematen dan eta emaitza segun zelakoan da esango dizut bukaeran berdinketa ona bada edo ez. Guk gureari begiratzen diogu, beste taldeak oso indartsu daude eta beti jun behar gara irabaztera. Buruan beti daukagu hiru puntuak ateratzera eta hortara jokatzen dugu. Gaizki ez banabil gu gara partidu gehien irabazi duen taldea aurten, ez gara talde bat espekulatzera ateratzen garen, baina garezti dago”.
BAJAK
“Ez dugu inor errekuperatzen eta batez ere hurrengo astetan horrela jarraitu beharko dugu, batez ere hegaletan eta atzekaldean. Momentuz taldea ondo ari da nahiz eta arazo hoiekin jarraitu. Denboraldi baten beti izaten dituzu arazoak eta orain momentu horretan gaude. Momentuz azkenengo bi partiduak atera ditugu eta asmo horrekin goaz Tenerifera baita ere”.