Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Gaizka Garitano: “Gure asmoa beti izaten da etxetik kanpo etxean bezala jokatzea”

Eibarreko entrenatzaileak Leganesen aurkako partiduaren zailtasuna azpimarratu du: "Aurkari ona da, zaurituta dago eta irabazi egin nahiko du"

Gaizka Garitanok bihar Leganesen jokatuko den partiduaren atariko prentsaurrekoan adierazi duenez, “gure asmoa beti izaten da etxetik kanpo etxean bezala jokatzea”.

Entrenatzaile armaginak Leganeseko neurketaren zailtasuna azpimarratu du: «Aurkari ona izango dugu, jokalari onak eta talde ona, eta aurkari zauritua, irabazi nahiko duena».

 

LEGANES

“Jokalariz jokalari oso plantilla ona dute. Ondo ez hasteak ematen dizu behar hori. Heurentzat final bat da eta guretzat horrela izan behar da. Jokoan dagoena ez daitezela izan guretzat gutxiago heurentzat dan bezela. Nire ustez hor da partiduaren gakoa”.

“Jokatu dituzten partiduetan emaitza hobeak eskuratzeko aukera izan du. Ez du punturik lortu, baina gauzak ondo egin beharko ditugu han irabazteko”.

ERRITMO HANDIA

“Beti nahi dugu partiduak erritmo haundia izatea eta taldeak horretara jokatzen du. Heuren proposamena beti izaten da jokatzea eta gora joatea. Espero dut partidu polit bat ikustea. Gure asmoa da ahalik eta emaitzarik onena eskurtzea, irabaztea beti daukagu buruan”.

 

ETXETIK KANPO

“Bidea da etxetik kanpo ere emaitza onak eskuratzea. Logikoki etxetik kanpo pixka bat gehiago kostatzen da partidak irabaztea, baina gure asmoa beti izaten da etxetik kanpo etxean bezala jokatzea. Planteamenduak berdinak dira ta taldea joan da beti partida irabaztera. Hau da asmoa baina  aurkari bat  daukazu aurrean eta kasu honetan da aurkari oso on bat. Ez da ondo hasi eta horrek egiten du arriskutsuago oraindik”.