
Lehen Taldea
Franchu, zazpigarren fitxaketa armagina
Francisco Feuillassier "Franchu", 2024ra arteko kontratua sinatu du Eibarrekin
Francisco Feuillassier Franchu (Mar de Plata, 1998) Real Madrileko harrobian hezitako hegaleko erdilaria da. Baloiarekin trebea eta arina, azken denboraldi honetan Fuenlabradan aritu da utzita. 34 partida jokatu ditu, 32 ligan eta 2 Kopan, gol bat sartuz eta bi asistentzia banatuz.
Franchuk hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du Eibarrekin, 2024ko ekainera arte, eta Real Madrilek eskualdaketa baten ehuneko bat gordeko du.