Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Florian Lejeune SD Eibarreko jokalaria izango da datozen lau denboraldietan

Frantziako atzelaria Manchester City taldetik dator eta 2020. urtera arteko kontratua sinatu du

Florian Lejeune SD Eibarreko jokalaria izango da datozen lau denboraldietan, talde armaginak jokalariarekin eta haren aurreko taldearekin, Manchester Cityrekin, akordio bat lortu ondoren.


Frantziako erdilariak (Paris, 1991) Girona FC taldean jokatu du azken bi denboraldietan, azkenean utzita, 2015eko udan Kataluniako talde horrek Cityra transferitu ondoren.
Gironan jokatu dituen bi denboraldietan, Lejeunek 81 partida jokatu eta 8 gol sartu ditu. Lehen Mailara igotzeko bi play off jokatu dituzten arren, ez dute arrakastarik izan.
1,88 metro neurtu eta 81 kilogramo pisatzen dituen jokalariak, aurretik Frantziako Istres eta Brest taldetan eta Espainiako Villarreal CF klubeko lehen eta bigarren taldeetan jokatu zuen. Azken klub horrekin, gainera, 2011-2012 denboraldian, Lehen Mailako bi partida jokatu zituen.