
Filialak astelehenean hasiko du denboraldi-aurrea
Jokin Aranbarriren taldeak bederatzi lagunarteko jokatuko ditu
CD Vitoriak uztailaren 12an hasiko du 2021-2022 denboraldi-aurrea azterketa medikoekin eta asteazkenean hasiko ditu entrenamenduak Unben.
Bigarren taldearen entrenatzailea Jokin Aranbarri izango da eta jokalariak prestatzeko helburuari eutsiko dio, lehen taldetik ahalik eta hurbilen egon daitezen.
Honako jokalari hauek osatuko dute denboraldi honetako plantilla:
- Atezainak: Adrian Casadevante, Gorka San Nicolas eta Unai Ruiz-Zeberio (Realetik).
- Atzelariak: Iñaki Rosas, Markel Artetxe, Paul Alvarez, Ruben del Valle, Toni Peris, Aritz Muguruza (Urkotik igota), Alvaro Roncal (Urkotik igota) eta Iker Aldai (Jubenileitk igota).
- Erdilariak: Mikel Zabala, Mathias Senghor, Jorge Yriarte, Jon Trincado (Urkotik igota), Alain Arreitunandia, Angel Troncho, Urko Collado, Ander Madariaga eta Pablo Santiago (Urkotik igota).
- Aurrelariak: Eñaut Mendia, Unai Arieta, Aitor Uzkudun (Urko igota), Iñigo Martin (Deuston utzita egon eta gero itzuli da).
Horiez gain, Gorka Masach, Unai Ayala, Mikel Gorroño, Markel Arana, Hodei Arrillaga, Eric Perez eta Jon Lopez jokalariek denboraldi-aurrea egingo dute.
Lan taldea:
- Lehen entrenatzailea: Jokin Aranbarri
- Bigarren entrenatzailea: Aner Blanco
- Prestatzaile fisikoa: Eneko Andrés
- Atezainak: Arkaitz Crespo
- Fisioterapeuta: Joseba Perosanz
- Fisioterapeuta: Iñigo Maqueda
- Taldeko ordezkaria: Edorta Silva
- Analista: Ander Erice
Filial armaginak 9 partida jokatuko ditu, irailaren 5eko asteburuan ligako lehen neurketa jokatu aurretik. Hauek izango dira jokatuko dituzten lagunartekoak:
- CD Vitoria-San Ignacio (uztailak 24; Unbe, 11:30)
- Tolosa-CD Vitoria (uztailak 28; Berazubi, 19:30).
- Alaves B-CD Vitoria (uztailak 31; Ibaia, ordutegia baieztatu gabe).
- CD Vitoria-Laredo (abuztuak 4; Laredo, ordutegia baieztatu gabe).
- CD Vitoria-Sestao river (abuztuaren 7an; Iurretan, 11:30ean)
- Triangularra: CD Vitoria-Osasuna B-Portugalete (abuztuaren 13an; La Florida, 17:00etan).
- CD Vitoria-Peña Sport (abuztuak 18; Unbe, ordutegia baieztatu gabe).
- CD Vitoria-Mirandes B (abuztuaren 21a; Unbe, ordutegia baieztatu gabe).
- CD Vitoria-Lagun Onak (abuztuaren 28a; Unbe, ordutegia baieztatu gabe).