Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

FC Barcelona-ren aurkako partidarako sarrerak, salgai

Gainera, partida honetan ere etxeko txikiek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldeak FC Barcelonaren aurka jokatuko du asteartean, 28. jardunaldiko partidan (kataluniako taldeak Championseko finala baitu asteburu horretan). Partida asteartean izango da, 18:00etan, eta sarrerak jada salgai daude Orsaixanen ohiko ordutegian. Gainera, ordubete lehenagotik erosi ahalko dira ere 14. leihatillan (17:00).

Sarrerek 15 euroko prezioa dute adinekoentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat, ohiko moduan. Abonatu txartelarekin sartu ahalko da ere, beti txartel fisikoa erakutsita eta ez dira onartuko fotokopiarik edo argazkirik.

Norgehiagoka honetan, gainera, etxeko txikienek argazkia ateratzeko aukera izango dute hasierako hamaikakoarekin, honako galdetegi hau beteta.