Skip to main content

Eva Van Deursenek Eibarrekin sinatu du denboraldia amaitu arte

Erdilari nederlandarra Bayer Leverkusenetik dator

There are no reactions yet. Be the first!

Eva Van Deursen nederlandarrak Eibarrekin sinatu du 2023-2024 denboraldiaren amaiera arte. 1999an jaiotako erdilariak gaur izan ditu mediku-frogak IMQ-ren instalakuntzetan, Lehenbailehen emakumezkoen lehengo taldearen dinamikan sartzeko.

Nederlandar gazteak CTO Eindhoven eta Arizona State Sun Devils (Arizonako Unibertsitatea) taldeetan hasi zuen ibilbide profesionala. Arizonan, Kinesiologia eta Ariketaren Fisiologia Klinikoan graduatu zen ere. Hau dena Bayer Leverkusenera iritsi aurretik, nun urte bete egon den.

Gainera, 2015etik bere herrialdeko selekzioaren ordezkari izan da, Sub-17-18 eta Sub-19 kategoriekin Europako lehiaketetan, eta 20 urtez azpikoarekin Emakumezkoen Munduko Kopan. Duela gutxi, 23 urtez azpikoen selekzioarekin ere aritu da.

Ongi etorri, Eva!