
Lehen Emakumezkoen Taldea
Euskaltel, emakumezkoen lehen taldeko babesle berria
Euskaltel emakumezkoen lehen taldeko babesle berria izango da. Operadore teknologikoak elastiko armaginaren aurreko aldean presentzia izango du, gaur Ipuruan Amaia Gorostizak, SD Eibarko lehendakariak, eta Xabier Iturbek, Euskalteleko lehendakariak, akordioa sinatu eta gero.
SD Eibar eta Euskaltel 2014an hasi ziren elkarlanean. Hitzarmen honi esker, operadoreak emakumezkoen kirolearen aldeko apustua indartzen du. Era berean, Eibarrek eta Euskaltelek hainbat kirol eta giza ekintza antolatuko dituzte.