Skip to main content
EU
Kluba

Euskal Herriko Unibertsitatearekin egingo den Udako ikastaroaren matrikula egiteko epea zabalik dago

Ipuruako zelaiak Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastaro ospetsu bat hartuko du ekainaren 7an, SD Eibar Fundazioarekin elkarlanean.

Futbol Kluben Kudeaketan Adituen Kurtsoa eskaintzen da EHU-rekin Ipuruan, eta elkarlan hau Kirol Nutrizioari buruz egingo den Udako Ikastaroarekin sendotuko da.

Goi-mailako profesionalek emango dute ‘Nutrizioaren garrantzia futbolariaren entrenamenduaren kargan’ ikastaroa; SD Eibar, Athletic Club, Real Sociedad, FC Barcelona eta Atletico Madrid bezalako taldeetatik etorriko diren medikuek, nutrizionistek, prestatzaile fisikoek, eta kirol eta jarduera fisikoko adituek. Kirol nutrizioan eta honek entrenamendu eta konpetizioan duen eraginaren inguruan dauden azken nobedadeak eta gakoak azalduko dituzte.

Alberto Fernandez doktoreak (SD Eibarren mediku-zerbitzuen Arduradunak) eta Julio Calleja irakasleak (EHU-ko Hezkuntza eta Kirol Fakultatekoak) zuzenduko duten Udako Ikastaroak 10 orduko baliokidetasun akademikoa izango du eta kargen kontrolerako metodo nagusien eguneratzea egingo da bertan. Bestetik, kirol nutrizioaren egoeraren aktualizazioa ere egingo da eliteko gizonezko taldeetan zentratuz, baina baita emakumezkoen eta harrobiko futbolaren berezitasunetan arreta jarriz.

Matrikula egiteko epea zabalik da, eta programa, hizlariak, ordutegiak eta prezioak www.sdeibar.com/verano webgunean kontsultatu daitezke, non izen-ematea ere egin daitekeen.