Eunate Astralaga, Eibarreko jokalari berria 24-25 denboraldirako
Athletic Clubetik datorren atezaina, utzita dator denboraldia amaitu arte
Eunate Astralaga (Berango, 2005) Athleticeko atezain gaztea SD Eibarrera utzita helduko da 2024-2025 denboraldirako.
Atezainak, Espainiako selekzioarekin maila baxuagoetan ere internazionala denak, Kolonbian jokatzen ari den 20 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartzeari amaiera eman berri dio. 19 urtez azpiko Eurokopako txapeldun ere izan zen joan den uztailean, parte-hartze borobila eginda, eta UEFAk txapelketako hamaikako idealean izendatu zuen.
Aurreko denboraldian, Athleticeko emakumezkoen bigarren taldeko atezain titularra izan zen, eta 23 partidatan parte hartu zuen. 2017-2018 denboralditik darama talde bizkaitarrean, bertan hasi baitzen haurren taldean jokatzen.
Harrezkero, klubaren egitura osatzen duten taldeetan gora egin du, eta 21-22 denboraldian Athletic B-ra iritsi zen, 16 urte besterik ez zituela.