Eunate Astralaga, Espainiako selekzio absolutuarekin deitua
Eibarren Emakumezkoen taldean Espainiako selekzio absolutuan jokalari bat deialdian sartzen den lehen aldia da
Eunate Astralaga atezaina Montse Tomé selekzioko arduradunarengatik deitua izan da Espainiako selekzio absolutuarekin hurrengo geldialdian bidaiatzeko. Ez da lehenengo aldia Astralaga Espainiako selekzioarekin joaten dena, baina bai goreneko kategorian.
Madrilen, martxoaren 31n, bilduko da taldea Portugalera apirilaren 3an bidaiatzeko eta Portugalen aurka bi partida jokatzeko, Nations Leaguerako multzoen faseari dagokionak. Bi norgehiagoka jokatuko dira, joan-etorri moduan, Portugalen aurka:
- Apirilaren 4an, 19:45 (bertako ordua), Capital do Movel estadioan, Paços de Ferreiran.
- Apirilaren 8an, 20:00an, Balaídos Estadioan, Vigon.
Berangoko jokalaria, 19 urte besterik ez dituena, Eibarren historia egin du Selekzio absolutuarekin deitua den lehen jokalaria bilakatuta. Atezaina, Eibarren arean lan bikaina egiten dabilena, taldeak betetzen duen denboraldi borobilaren parte garrantzitsua da. Azken hiru jardunaldietan, bera titular izanda, taldeak hiru garaipen lortu ditu, hirurak atea hutsean utzita. Jokatu dituen 9 partidetan, 4etan porteria hutsean geratu da.
Atezaina 19 urte azpiko selekzioarekin Eurokoparen garaile izan zen iaz, eta UEFAren Hamaikako idealean izendatua izan zen. Gainera, Espainiako selekzioaren azpiko kategorietan egiten dabilen lanari esker ere, Montse Toméren konfidantza irabazi du hurrengo deialdiaren parte izateko.