Kluba
Esteban Burgos, Eibarko jokalari berria
27 urteko atzelari argentinarrak 2022ko ekainaren 30ra arte fitxatu du
Eibarrek Esteban Burgos 27 urteko atzelari argentinarra fitxatu du. 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du, eta azken denboraldietan Alcorcon taldean aritu da, Bigarren Mailan.
1992eko urtarrilaren 9an jaio zen Saltan (Argentinan), eta esperientzia handiko atzelaria da. 63 norgehiagoka jokatu ditu talde madrildarrean, eta 7 gol lortu ditu jokatutako 5.355 minutuetan.
Aurretik Godoy Cruz, Rosario Central eta Talleres talde argentinarretan aritu da.