Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eskuragai daude jada Levante Badalonaren aurkako partidarako sarrerak

Yerai Martinen taldeak aukera berri bat izango du igandean, 18:00etan, garaipena jarrraitzaileen aurrean eskuratzeko

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldea igande honetan itzuliko da Ipuruara, bere zaleen aurrean Levante Badalonaren aurka jokatzeko, igandean 18:00etan. Talde katalanak postu bat beherago bisitatuko du Eibar sailkapenean, eta emaitza bolada txar bat kateatuta. Yerai Martinen neskek beste aukera bat izango dute zaleen aurrean garaipenaren bidera itzultzen saiatzeko.

Sarrerek, ohiko moduan, 10 euroko prezioa izango dute adinekoen kasuan eta bost eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera barne dute abonuan emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen partida guztietan.

Sarrerak Orsaixanen erosi ahalko dira, ohiko ordutegian, eta 14. leihatilan, emakumezkoen taldearen partidetan egokitzen den gradara sartzeko erabiltzen den ate berdinean.