Eskozia La Bravak eta Bihurrik Eibar ordezkatuko dute Eskoziako Highland Gamesetan
Lehendabiziko aldiz Eibar Highland Gamesetan izango da. Eskozian jokatzen duten fama handiko kirol ekitaldia eta jaialdia da, eta hurrengo Uztailaren 15ean izango da. Eskozia La Bravak eibartarron presentzia ziurtatu du, eta zenbait munduko errekor lortutako Ernesto Ezpeleta Bihurrik ordezkatuko ditu armaginak.
Amaia Gorostiza, Eibar KEko Lehendakaria, futbolarekin lotuta egon ez arren kutsu soziala duten ekitaldiak eta proposamenak laguntzearen alde azaldu da, orain arte klubak beti egin izan duen bezala. Alberto Albistegik, Eibarko Udaleko Alkate ordeak, Eskozia La Bravaren ahalegina eta esfortzua eskertu ditu, eta talde horretako Koldo Ayusok, berriz, bidaiaren nondik norakoak azaldu ditu. Era berean, bidaia honen ostean dokumentala grabatu eta editatuko dutela aurreratu du Ayusok.
Ernesto Ezpeleta Bihurrik, aldiz, ekitaldia oso serio hartu dutela azaldu du, eta herri kiroletako proba ezberdinak egingo dituztela gaineratu du.