Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Errekorrarekin itzulera garaipenaren bidera

SD Eibarrek 2-3 irabazi dio Villarreal CF-ri

SD Eibarrek 2-3 irabazi dio Villarreal CF-ri lau partidutan garaipena zer den jakin gabe egon ostean. Armaginek, gainera, etxetik kanpo markagailua irauli dute Europako postuetan dagoen talde baten aurka Pedro Leon, Kike Garcia eta Takashi Inuiren golekin. Garaipen honekin, Eibarrek 12 garaipen eta 44 puntu ditu, La Ligan denboraldi batean inoiz lortutako markak hobetuz.

Villarealek eibartarren gogoak apaldu dituzte lehen minutuetan, armaginen presioa saihestuz. Horiek bere arean sartu dituzte gorriurdinak eta, 17. minutuan, Roberto Sorianok markagailua ireki du.

Villarrealen golak Eibar suspertu du eta berdinketaren bila gora joan dira. Armaginek gola sartzeko aukerak izan dituzte Inui, Pedro Leon eta Sergi Enrichen eskutik, baina markagailua ez da mugitu atsedenaldia heldu aurretik. Ondoren, ostera, gauzak zeharo aldatu dira.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Kike Garcia lurrera erori da area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Pedro Leonek ez du aukera galdu eta bere 9. gola sartu du, denboraldi batean inoiz lortu duen marka hobetuz.

  1. minutuan, Kike Garcia berriz ere protagonista. Arbillak erdiraketa zehatza jarri du eskuin aldetik eta aurrelariak, lehen zutoinean adi, baloia sarera bidali du ukitu eder batekin.

Villarrealek eibartarren golari erantzun diote eta berdinketaren bila joan da, baina Yoel oso seguru aritu da armaginen atearen defentsan.

Etxekoak gogotsu bazeuden ere, Eibar izan da abantaila handitu duena. 76. minutuan, Takashi Inuik baloia lapurtu, arean sartu eta eskuadratik gol ederra sartu du. Japoniarraren lehen gola izan da Ligan aurtengo denboraldian, eta taldekideen zoriona jaso du ospaketan.

Etxekoek, hala ere, ez dute amorerik eman eibartarren hirugarren golarekin, eta Roberto Sorianok bere bigarren gola sartu du partiduari emozioa emanez.

Yoelek, berriz ere, Vilarrealen berdinketaren gola saihestu du eta Eibarrek garaipen handia ospatu ahal izan du arerio zail baten aurka. Armaginek dena eman dute partiduan zehar eta, amaiera, hainbat jokalarik belar gainean amaitu dute neurketa neke eginda.

Garaipen honekin, Mendilibarren mutilak Villarrealengandik eta Europako posatuengandik 4 puntutara geratzen dira. Armaginek bi partidu jokatuko dituzte aste honetan, Las Palmasen aurka ostegunean 19:30etan Ipuruan eta Celta de Vigoren igandean 16:15etan Balaidosen.