Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Errasti: Denok elkarturik egon behar dugu eta zaleek hasieratik estutu dezatela

"denok elkarturik egon behar dugu eta zaleek hasieratik estutu dezatela, babestuta senti gaitezen", zioen gaur Jon Errasti SD Eibarko jokalariak FC Bartzelonaren aurkako datorren larunbateko partidaren inguruan.

Ipuruan eman duen prentsaurrekoan, "denon gertutasuna sentitzea" garrantzitsua dela eta "kluba bere historiaren puntu gorenean" dagoela adierazi du.

"75 urtetako historia du Klubak eta maila guztietan jokatu du. Zazpi porrotek lur joarazten bagaituzte oker gabiltza", aipatu du Eibarren kapitainetako bat den herriko jokalari bakarrak.

"Dinamika ez da ona, baina guzti honetatik aldendu eta lehiatu beharrean gaude", adierazi zuen.

"Arreta handiagoa ipini behar dugu. Taldea oso ongi aritu da lanean aste osoan zehar. Lehiatzen badakiela erakutsi du taldeak, eta maila mantentzeko behar diren puntuak ateratzeko gai dela", esan du.

"jokalariak ez gara makinak, pertsonak gara eta denok bezelaxe izan ditzakegu momentu txarrak", adierazi du. "bagenekien ez zela erraza izango baina taldea oso elkarturik eta gogotsu ikusten dut".

Larunbateko arerioaren inguruan, "talde handi baten aurka jokatzeko aukera da", aipatu zuen. "Momentu ona izan daiteke Barçari aurre egiteko. Egun historikoa izango da, Bartzelona lehenengo aldiz etorriko baita Ipuruara".

"Ea klasikoan pentsatzen etortzen diren. Guk beraien aurkako partida besterik ez dugu buruan, final bat da guretzat eta ezin dugu beste ezertan pentsatu", adierazi zuen Errastik. "Defentsan sendotasuna berreskuratzea izango da gakoa, azken partidetan pixka bat galdua duguna".

Bere ustetan, Eibarrek aukerak izango ditu "oso intentsoak, lehiakorrak eta arretatsuak izanez eta atzean lan oso ona egiten badugu. Zihur nago gol-aukerak izango ditugula, Camp Noun izan genituen modu berean. Atzean sendo mantentzen bagara eta esfortzu eskuzabala egiten badugu euren aurrelariak gera ditzakegu, munduko onenetakoak direnak".