Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Golik gabeko berdinketa Eibar eta Deportivo Abancaren artean

Armaginek defentsan sendotasun handia erakutsi dute gaurko egunean, eta arriskua sortu dute, punteria apur baten faltan

Eibar puntuatzeko premiarekin iritsi da zazpigarren jardunaldira, 4 porrot jarraian jasota, baina sailkapenaren erdialdean duen postua arriskuan jarri gabe, oraingoz. Eta hala izan da, puntu bat batzea lortu du, gehiago merezi izan duen arren.

Ideiak argi eta jokaldia menderatuz irten dira zelaira armaginak. Lehen zatian gehixeago kostatu zaien arren, defentsan kontzentratuta egon dira, eta edozein abagune baliatu dute eraso aldean Monnecchi eta Camposi baloia helarazteko.

Hala ere, bi taldeek ez dute aukera handirik izan. Arriskurik handienak geldikako baloiarekin izan dira. Bi atezainek ondo aldendu dituzte aukerak.

Bigarren zatian Eibarrek jokoa menderatzen jarraitu du, eta atera begira ere saiatzen jarraitu du. Abagune argienetako bat Amanik izan du aldaratze baten ostean, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da lehen zutoinetik. Geroago, gauza bera gertatu da Monnecchirekin, italiarrak erakustaldia eman baitu gaurko partidan.

Bigarren zatia Eibarren aurkaria izan zen ia osorik. Elkarren artean erabat konektatutako jokalariekin, baloi galerarik ia izan gabe, eta ideiak garbi izan dituen defentsarekin. Kosta egin zaie, hala ere, gol aukera garbiak iristea. Monnechik 70. minutuan izan du berriro, baina baloiak langan jo zuen bete-betean.

Amaiera hurbil zegoen eta Eibarrek kontrako zelaian jokatzen jarraitzen zuen, baina ez zuen lortzen gola egitea. Bigarren zatia borobilagoa izan da etxekoentzat, eta talde armaginak segurtasuna eta sendotasuna erakutsi du. Azkenean, hutseko berdinketa Ipuruan, FIFAren geldialdiaren aurretik lehen partida sortari amaiera emateko. Ondoren, FC Barcelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak zortzigarren jardunaldian.