Skip to main content
EU

Empate del Eibar ante el Tenerife en el último partido como visitantes

Eider Aranak denboraldiko golik goiztiarra satu du gaurkoan, bai denboraldi honetakoa eta baita ere F Liga osokoa. Baloia mugimenduan jarri eta 8. segunduan sartu du Loiuko jokalariak atezainaren despiste bati esker. Lehenengo partearen erdialdean, korner bat errematatzen saiatu eta aldaratzean berriro saiatu eta lortu egin du Tenerifek markagailua berdintzen. 

Lehenengo zatia oso berdindua egon da, Eibarren partetik alde ofentsiboan trebetasun handiagoarekin eta Teneriferen defentsaren ahuleziak aprobetxatuz. Baina ez dute lortu markagailuan aurretik jartzea.

Eta horrela atera dira zelaira bigarren partean. Ordubete eta gero, Caminok gertu izan du bi bider minutu gutxian: lehenengoak langa jo eta goitik ihes egin dio eta bigarrenak, aldiz, ezkerreko albotik. Minutu batzuk geroago besterik ez, zapatakada ikaragarria eman dio baina Tenerifeko atezainaren geldialdi bikainak ez du utzi baloia sartzen.

Zati ofentsibo hori pasata, Eibarrek defendatzeko zatia izan du aurretik, gola egiten behin eta berriro saiatzen ibili den Teneriferen aurka. Baina ezin izan dira pasa Noeliaren ate barrura, atezainak eta baita ere defentsak egindako lanari esker. 80. minutuan, Honoka eta Espek Campos eta Camino ordezkatu dituzte, joko defentsiboagoa eginez.

Amaiera iristear eta markagailuak 1-1 jarraitzen zuen, bi taldeek aukera guztiak aprobetxatuz baina aukera handirik gabe. Ez da bigarren zati erosoa izan ez etxekoentzat eta are gutxiago Eibarrentzat. Baina izan dute aukera armaginek markagailuan aurretik jartzeko, area barruan eskuarekin ikutu baitu Tenerifeko jokalari batek, arbitroak ikusi ez duena. 

Hala, denboraldia amaitzeko partida bakarrik ez zaio falta Eibarri, Granadaren aurka jokatuko duena hurrengo asteburuan.