Skip to main content
EU

Berdinketa Athleticen aurka Las Llanasen (1-1)

Athleticek eta Eibarrek bana berdindu dute Sestaoko Las Llanas udal-zelaian jokatutako lagunarteko partidan.
Mario Sorianok armaginen jokalari gisa egindako lehen golak lehia berdintzeko balio izan du, bilbotarren hasierako golaren ondoren.
Athletic partidaren kontrola izateko asmoz zelairatu da, eta lehen minutuetan agindu du. Bere nagusitasunaren ondorioz, 1-0ekoa iritsi da 19. minutuan, Imanolek ezkerretik egindako paseari esker.
Golaren ostean, jabetza orekatu egin da eta Eibarrek metroak irabazi ditu. Arriskua hegaletatik heldu da, bereziki ezkerretik, Yahnis Rahmani eta Arbillaren arteko joko konbinatiboarekin. Arbillak area barrura egin duen pasea Mario Sorianoren oinetara iritsi da, eta honek driblling batekin arerio bat gainditu eta eskuinarekin egindako jaurtiketa batekin gola sartu du, Athleticeko defentsa batean baloia ukitu ondoren.
Bigarren zatian, Athletic izan da ekimena eraman duena eta partida desorekatzeko abagunerik onenak izan ditu.
Armaginen aldetik, aukerarik argiena 80. minutuan iritsi da, Juan Carlos Aranak ondo eraman duen kontraeraso batekin. Agirrezabalak geldiketa bat egin du gola sahiesteko.


HAMAIKAKOAK:


Athletic Club: Agirrezabala; Morcillo, Prados, Adu Ares, Guruzeta, Imanol, Herrera, Raúl García, Nolaskoain, Hugo Rincón eta Martón. Mattheus, Jerbat, Villalibre, Lekue, Vesga, Ruiz de Galarreta, Sancet, Luis Bilbao, Vivian eta Paredes jokalariek ere jokatu dute.


SD Eibar: Yoel; Venancio, Berrocal, Sergio A (Yriarte, 86. min)., Quique (Arana, 67. min), Matheus, Aketxe, Rahmani, Tejero (Hodei Arrillaga, 86. min), Arbilla (Rober Correa, 67. min) eta Soriano (Troncho, 67. min).


GOLAK: 1-0: Marton (19’). 1-1: Mario Soriano (34’).


Epailea: González Fuertes (asturiarra). Txartel horia Herrera, Matheus eta Rober Correari.


3.500 ikusle inguru Sestaoko Las Llanas udal-zelaian. Eibarrek azken aurreko entsegua egin du denboraldia hasi aurretik.