Peñak
EMANGO NUKE, SD Eibarreko lagunarte ofizial berria
Lagunarte berriak udalerri armaginean du egoitza eta aktiboki jarraituko du taldea etxeko zein kanpoko partiduetan
SD Eibarrek bere lagunarte ofizialen familia handitzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Eibarreko udalerrian sortu da EMANGO NUKE izeneko zale taldea. SD Eibarreko lagunarte ofizial berriak 44 kide ditu dagoeneko, etxean eta ahal den heinean kanpoko partidetan taldea animatuko dutenak.
Horrela, talde hau Eibar lehen mailara igo zenetik sortutako 30 lagunarte ofizialei gehitzen zaie. Bihar, Amaia Gorostiza Presidenteak harrera egingo die Presidentetza Palkoan.