Emakumezkoen taldeak Ipuruan jokatuko du Eibartarrakek Superkopa irabazi zuela 20 urte bete direnean
1999 urtean Superkopako txapeldun eta Kopako azpitxaldun izandako taldeari buruzko erakusketa antolatu du Eibarrek
Eibartarrakek Emakumezkoen Superkopa irabazi zuela 20 urte bete dira gaur, eta hori dela-eta Eibarrek emakumezkoen bere lehen taldeko eta Alavesen arteko lagun-artekoa antolatu du abenduaren 28rako, Ipuruan. Era berean, Eibarko Untzagako Zaharren Egoitzan erakustaldia antolatu da, non Eibartarraki buruzko argazkiak erakutsiko diren.
Superkopa irabazteko Eibarko emakumezkoen lehen talde batek lortutako arrakastarik handiena izan zen, eta 1999 urtean bertan, Kopako azpitxapeldun ere izan ziren.
98-99 denboraldian Eibartarrak Ipar Ligan gailendu zen, eta hirugarren izan zen azken fasean (Txapeldunen Liga deiturikoa), non lurralde bakoitzeko lau txapeldunek parte hartu zuten.
Erregina Kopan Lagunak eta Irex Puebla taldeak kanporatu zituen, eta finalerako txartela eskuratu zuen. 1999ko ekainaren 27an Tomelloson (Ciudad Real) Madrilgo Oroquieta Villaverde taldearen aurka finala jokatu zuen talde eibartarrak, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu.
Hilabete batzuk geroago talde biek berriz ere indarrak neurtu zituzten, Superkopako titulua jokoan zela. Unben 3-0 gailendu zen Eibartarrak joaneko partiduan, eta itzukoan, azaroaren 28an, 0-5 nagusitu ziren eibartarrak, inoiz lortutako arrakastarik handiena lortuz.
2000-2001 denboraldian Eibartarrakek denboraldi biribila egin zuen, eta Ipar Liga irabazi eta gero, Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen. Finalean Levanteren aurka galdu zuen, Levante Hiria Futbol Zelaian, 4.000 zaleren aurrean.
2001ean Eibartarrakek ezin izan zuen Superligan parte hartu, baldintza ekonomikoak betetzea ezinezkoa zitzaielako, eta orduan Eibartarrakek eta SD Eibarrek hitzarmena sinatu zuten Klubaren estrukturan sartzeko.
Superkopa irabazi zutela 20 urte bete diren honetan, Alfonso Moya entrenatzaileak, Victor Ibañez bere laguntzaileak, eta taldeko jokalariak, omenaldi beroa jasoko dute SD Eibar eta Eibar hiriaren partetik.
SD Eibar Fundazioak antolatutako ekintzak abenduaren 19an hasiko dira, Untzagako Zaharren Egoitzan inauguratuko duten erakusketarekin. Bertan, 1971 urtetik gaur arte taldeak egindako ibilbidea erakutsiko da, astelehenetik ostiralera 19:30tik 21:30tara, eta larunbata eta igandetan 10:00tatik 14:00tara.
Ospakisunaren ekitaldi nagusia Ipuruako futbol zelaian izango da, abenduaren 28an, Eibarko emakumezkoen lehen taldeak eta Alavesekoak 12:00tan hasita jokatuko duten norgehiagokarekin. Bertan izango dira, nola ez, Eibartarrakek orain 20 urte lortutako tituluaren protagonista nagusiak.