Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen lehen taldeak sei partida jokatuko ditu aurredenboraldian

Staff-a ere osatuta dago jada denboraldi berriari begira

Emakumezkoen lehen taldeak sei partida izango ditu, lagunartekoen eta Euskal Herria Kopakoen artean, 2024-2025 denboraldia prestatzen hasten joateko.

Yerai Martinen taldea uztailaren 18an bueltatuko da entrenamenduetara, eta nahiz eta oraindik Liga F txapelketaren hasiera ez den argitaratu, ez da espero irailaren hasiera arte hastea.

Hau da aurredenboraldiko egutegi osoa, Athletic Cluben aurka Tafallan hasiko dena:

  • Abuztuak 3: vs. Athletic Club, Tafalla (19:00).
  • Abuztuak 10: vs. Real Sociedad, Hernani (12:00). Euskal Herria Kopako partida.
  • Abuztuak 14: vs. UD Logroño, La Rioja (18:00).
  •  Abuztuak 17: vs. Deportivo Abanca, Unquera (17:30).
  • Abuztuak 23: vs. FC Nantes, Zarautz. Ordutegia, zehazteke. 
  • Abuztuak 30/Irailak 1: Euskal Herria Kopa. Aurreko emaitzaren arabera, hirugarren edo laugarren postua jokatuko da, edo bestela finala. Aurkariak hauek izan daitezke: Athletic Club, Deportivo Alavés edo Osasuna.

Talde armaginera iristen joango diren jokalari eta jokalari berriez gain, staff-a osatuta dago jada. Honela egongo da osatuta: 

  • Entrenatzailea: Yerai Martin
  • Bigarren entrenatzailea: Mikel Álvaro
  • Atezainen entrenatzailea: Xabier Maguregi
  • Prestatzaile fisikoa: Miguel Valdés
  • Fisioterapeuta eta berregokitzaileak: Leire Ezkerro, Maider Unanue
  • Analista: Borja de Andrés
  • Nutrizionista: Amaia Fernández
  • Zerbitzu medikoen burua: Honorio Martínez
  • Delegatua: Juan Araujo