Lehen Emakumezkoen Taldea
Emakumezkoen lehen taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu asteburuan
EDF Logroño eta Osasuna izango dira aurkariak
Emakumezkoen lehen taldeak prest jarraitzen du txapelketaren hasierari begira. Iragan asteazkenean Espanyolen aurka jokatu zuen lehen lagunartekoa, eta asteburu honetan beste bi partida jokatuko dituzte armaginek.
Lehena Iberdrola Ligako talde baten aurka izango da, EDF Logroñoren aurka, hain zuzen. Partida larunbatean jokatuko da, 11:30ean, Errioxako hiriburuko Mundial 82 zelaian.
Bigarren partidan, berriz, Osasuna izango dute aurkari. Partida Hernaniko Zubipe zelaian izango da, igandean 16:30ean.