Emakumezkoen lehen taldeak bere puntu errekorra gainditu du
Aurreko ostiralean Zubietan gehitutako puntua eta gero, SD Eibarrek errekor berria sinatu berri du: 34 punturekin lehen mailan lortu duen zifra handiena gaindituta
Liga Fn bigarren denboraldia da hau Eibarrentzat, eta jokalariak harro egon daitezke lortutako guztiaz. Beste gauza askoren artean, momentura arte sinatutako errekor berria: 34 puntu gehitzen ditu emakumezkoen lehen taldeak lau jardunaldiren faltan. Iaz, 31 punturekin itxi zuten denboraldia.
Lehenengo mailan egondako aurreko etapan, 20-21 denboraldian, taldeak 33 puntu gehitu zituen denboraldi amaieran. Hurrengoan, amaieran 1ª RFEFera jeitsiko zen denboraldi hartan, guztira 28 puntu gehitu zituen taldeak. Horregatik guztiagatik, Eibarrek errekor berria sinatu berri du 34 puntu gehituta oraindik 12 puntu jokoan daudenean.
Zubietan lortutako berdinketarekin, emakumezkoen lehen taldeak ez zuen modu definitiboan matematikoki ixten mailari mantentzea, beheko taldeek haien artean dituzten partidak erabakigarriak izan daitezkelako puntuen berdinketa bat ematen bada. Puntuen errekor honez gain, taldeak beste zenbait zifra historiko utzi ditu berriki, hala nola 9 partida jarraian daramatzala etxetik kanpo partidarik galdu gabe edo duela gutxi lortutako lau garaipen jarraian lortu eta gero.
Mantentzea itxita ez dagoen arren, talde armagina oso gertu dago: maila gorenean oraindik ere errekor berriak sinatu, zifrak hazi eta historia eginez.