Elba Vergés: "Konfiantza izan behar dugu eta gure jokoa egin beharko dugu hiru puntuak lortzeko"
“Taldea ondo eta indartsu dago eta maila ona erakusten ari garela uste dut”, adierazi du jokalari armaginak
Elba Vergés jokalari armaginak adierazi duenez, “taldea ondo eta indartsu dago". Armaginek Real Madrilen aurka jokatuko dute ligako seigarren jardunaldia Valdebebasen 12:00tan.
Klubeko hebabide ofizialei egindako adierazpenetan, Elba Vergesek "norgehiagoka zaila izango dela uste du, joan-etorri askokoa". Hala ere, "konfiantza izan behar dugu eta gure jokoa egin beharko dugu hiru puntuak lortzeko".
TALDEAREN EGOERA
“Taldea ondo eta indartsu dago”. “Maila ona erakusten ari garela uste dut”.
LIGA HASIERAKO SENTSAZIOAK
“Denboraldia hasierak sentsazio onak utzi dizkigu, batez ere etxean”. “Uste dut etxean oso sendo ari garela eta bide horretan jarraitu behar dugu”.
“Kanpoan emaitzak hobetu behar ditugu”. “Oraindik ez dugu etxetik kanpo garaipenik lortu, baina asteburu honetan lortu nahi dugu”.
REAL MADRILEN AURKAKO PARTIDA
"Badakigu aurkari zaila dela”. “Nahiz eta dinamika onean ez egon, atzo irabazi egin zuten eta animo gehiagorekin etorriko direla uste dut”..
“Real Madril beste aurkari bat da, liga ez da inoiz erraza, baina aurkari hauek are eta gutxiago”.
PARTIDA MOTA
“Uste dut norgehiagoka zaila izango dela, joan-etorri askokoa”. “Bi taldeek neurketaren kontrola nahiko dugu eta partida orekatua izango dela uste dut”.
“Konfiantza izan behar dugu eta gure jokoa egin beharko dugu”. “Hori lortzen badugu, eta asteburu honetan bezala, baloiak sartzen badira, hiru puntuak lortu ditzakegula uste dut”.
EGOERA PERTSONALA
“Oso gustura nago taldean eta hirian”. “Oso pozik nago eta zelaian nabaritzen zaidala uste dut”. “Garrantzitsua sentitzen naiz taldearentzat, eta oso pozik nago”