
Lehen Taldea
Takashi Inui japoniarra, SD Eibarren jokalari berria izango da datozen hiri denboraldietarako
EIbar Kirol Elkarteak gaur itxi du Takashi Inui futbolari japoniarraren fitxaketa. Eintracht Frankfurt taldetik dator, zeinari Eibarrek diru kopuru bat ordaindu dion jokalariaren truke. Hiru urtetarako sinatu du.
Takashi Inuik gaur izan du azterketa medikoa eta bihar taldekideekin batera entrenatuko da Atxabalpen (Arrasate), 10:30tik aurrera. 13:00an, Ipuruan jokalariaren aurkezpen ofiziala egingo da.
Inui Omihachimanen (Japonia) jaio zen duela 27 urte, 1"69m neurtzen du, 63 kg pisatzen ditu eta bi hegaletan edo puntaerdian joka dezake.
Japoniako selekzioarekin 20 txandatan jokatu du eta azken hiru denboraldiak Bundesligan jokatu ditu, Eintracht Frankfurt taldean. Ligan 75 partida jokatu ditu eta zazpi gol sartu.