Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Borja Bastón eta Enrichen estreineko golek garaipena eman diote Eibarri Numanciaren aurka

Borja Bastón eta Enrichen estreineko golek 0-2 irabazteko balio izan zioten Mendilibarrenei, Los Pajaritosen Numanciaren aurka jokatu zuten aurredenboraldiko azkenaurreko norgehiagokan.

Numanciak estu hartu zuen Eibar lehen minutuetan, armaginen area ingurura maiz iritsiz. Pixkanaka ordea, Mendilibarrenak nagusitzen joan ziren, baloia hanketan izan eta hegaletatik abiadura handian jokatuz.

44. minutuan, aurkaria lurrean utzi ostean, Saúlen erdiraketa Arruabarrenak jaso zuen Bastoni pasea egiteko, eta azken honek burukada batez egin zuen 1-0-ekoa.

Bigarren zatian, orden taktikoaren laguntzaz partidua kontrolpean izateko asmoz irten zen Eibar zelaira.

Soriarrek gogotsu bilatu zuten berdinketa baina Asier Riesgo bikain aritu zen. 65. minutuan jaurtiketa bortitz bat kornerrera bidali zuen, eta buruz burukoa irabazi 79.an Alex Alegriari.

Azkenean, Eibar izan zen 89. minutuan gola egin zuena, Sergi Enrichek area ertzean buelta erdia eman eta jaurtiketa eder bat sare barrura bidali zuenean.

Datorren larunbatean, Valladoliden, armaginek aurredeboraldiko azken norgehiagoka jokatuko dute Gaizka garitanoren Real Valladoliden aurka.

CD Numancia: Munir; Unai Medina, Pedro Orfila, Juanma, Luis Valcarce; Antonio Tomás (Iñigo Pérez, min.69), Gaztañaga; Natalio (Nacho, min.75), Julio Alvarez, Pablo Valcarce (Alex Alegría, min.75); eta Oscar Díaz (Dani Aquino, min.75).

SD Eibar: Asier Riesgo; Capa, Dos Santos (Julen López, min.46), Ramis, Luna; Errasti (Ortega, min.78), Escalante; Keko, Arruabarrena, Saúl (Imanol Corral, min.87); eta Borja Bastón (Enrich, min.64).

Golak: 0-1, min.44: Borja Bastón. 0-2, min.89: Sergi Enrich.

Epailea: De la Fuente Ramos (Kastilla-Leongo komitea). Txartel horiak Dos Santos, Arruabarrena eta Ramis eibartarrei.

Gertakariak: CD Numanciaren aurkezpen partidua Los Pajaritos zelaian.