Skip to main content
Lehen Taldea

Taldea hobeto dago, Albaceteko azterketa zorrotzari aurre egiteko prest gaude

There are no reactions yet. Be the first!

Albaceteren aurkako partidurako bi egun falta direnean Joseba Etxeberriak agerraldia egin du Atxabalpeko instalazioetan.

Gizonezkoen lehen taldeko "misterrak" adierazi duenez, taldea gero eta hobeto dago, eta horrek konfiantza ematen dio taldeari hobetzen jarraitzeko. Jokoari dagokionez, honakoa adierazi du: "Garrantzitsua da taldeak sentsazio onak izatea baloiarekin. Pazientzia izatea eta baloia azkar ibiltzeko pentsamolde hori izatea, baina defentsako faseko gure bertsiorik onena ere behar dugu. "

Hurrengo jardunaldiari Ipuruara bueltan garaipena ekartzeko gogoz ekingo dio: "Garaipena behar dugu gora egiteko eta onenen artean egoteko." "Kategoria honetako puntu bakoitza jasan egin behar da, gure pentsamoldea anbizio handikoa izan behar du."