
Eibarrek azkenengo xehetasunak prestatzen doa bere historiako partidurik garrantzitsuenetakoa izango denarentzat Celtic-en aurka
Eibar Kirol Elkarteak azken prestaketak antolatzen ari da larunbata honetan Ipuruan (18:00tan) bere historiako partidu esanguratsuenetariko batentzat, Glasgow-eko Celtic irabazle eskoziarraren aurka, Klub-aren sortkuntzaren 75. Urteurrena ospatzeko.
"Gure historiako partidurik sinboliko eta esanguratsuenetariko baten ate aurrean gaude", adierazi zuen Mikel Larrañagak, Eibarko Administrazio Kontseiluko bozeramaileak prentsaurrean.
Adierazi zuenez, Eibarren 75. Urteurrena ospatzea "europako futbol klub historiko, liga eskoziarraren irabazlea eta 1967an Txapeldunen Liga irabazitakoaren aurka, Klubaren eta hiriaren historian gordeta geldituko den hitoa da".
Larrañagak Eibarreko jarraitzaile guztiei deialdi bat egin zien ospakizun honi gehitu eta larunbateko topaketara azaltzeko. Eibarko hiritarrei ere eskatu zien "Eskoziatik datozen jarraitzaileei (500 inguruan) beren ohiko abegi onarekin jaso ditzatela".
Eibarko Kontseiluko bozeramaileak azpimarratu zuen ere larunbateko partidua Eibarrek Ipuruan jokatuko duen bakarra izango dela denboraldiaurrean zehar, jokalari berriak ikusteko aukera bakarra izango delarik Lehenengo Dibisioko lehiaketa hasi baino lehen.
Bere aldetik, Jon Arregik, Ipurua Kirol Fundazioaren arduradunak, larunbaterako partidu aurretik antolaturiko ekintza programa zehaztu zuen, hau izango delarik:
-11:30. Eibarko Udaletxean harrera ofiziala Celtic taldeari.
-12:00. Unzaga Plazan ekintzak (gaitari amanaldia, Ezkozia La Brava-ren txosna, Lambretta motorren erakusketa, unerako bereziki dekoratuak, herri kirol erakustaldia eta musika eskoziarraren kontzertua).
-13:00. Eskozia La Brava kokatzen den grada pareko horman 75. Urteurreneko plaka oroigarri baten estalgabetzea.
-17:30. Partidu hasierako zeremonia, desfile, fusil salba eta kanoikadarekin.
Jon Arregik jakinarazi zuen ere Eibarrek, bere sare sozialen bidez, Klubaren jokalari historikoekin erreportai motz batzuren emisioa hasi duela: Alfonso Barasoain, José Ignacio Garmendia, Aputxiano, Juan Carlos Lozano eta gaur egungo taldearen ordezkari gisa, Jon Errasti.
Kanpaina honi klubeko sare sozialetan gehitzen direnek partidu honetako kamiseta oroigarri baten zozketan hartuko dute parte.