Skip to main content
EU
Kluba

Eibar-ek abonatu berrien zozketan sarituak izan direnen zerrenda argitaratzen du.

SD Eibar-ek Klub-eko abonu berri bat eskuratzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda argitaratu du, behin, abonu berria eskuratzeko izena eman dutenen zerrendarekin, gaur goizean notarioaren aurrean 450 eserlekuen zozketa egin ostean.

Sarituak izan direnen zerrenda eskuragai dago Ipuruako bulegoetan, zerrenda kontsultatu daitekeen leku bakarra da.

Klub-a kontaktuan jarriko da saridun suertatu diren pertsona guztiekin, abonua gauzatzeko egokitu zaien data eta orduari buruzko informazioa emateko. Interesatuak pertsonalki bulegoetara urreratu ahal izango dira edo euren ordez norbait bidali gestioa burutzeko. Pertsonalki bertaratu ezin diren horiei, dagokien data eta orduan gure izenean telefono dei bat jasotzeko aukera ematen diegu. Abonatu guztien baiezkoa abuztuaren 12 eta 18 bitartean izan beharko ditugu.

Saridunen batekin kontaktatu ezin izango bagenu, Real Sociedad-en aurkako partidurako sarrera bat gordeko litzaioke, ostean, abonu berria, Ipuruako bulegoetan burutu ahal izango du.

Abonua egokitu zaion pertsonaren batek ezeztatu nahi izanez gero, abonu hau itxaron zerrendako hurrengo pertsonari egokituko zaio eta klub-a, azken honekin kontaktuan jarriko da gestioa burutzeko data eta orduari buruzko informazioa emateko.

Taldeak, zerrenda konfirmatzeko Klub-era deirik ez egitea eskatzen die interesatuei, telefonogunea kolapsatu ez dadin.