Eibar-ek asteazkenean jarriko ditu salgai Real Sociedad-en aurkako partidurako sarrerak.
SD Eibar-ek asteazken honetan, abuztuaren 20an, hurrengo iganderako, Lehen Mailan debuta izango den Real Sociedad-en aurkako partidurako erabilgarri dauden jesarlekuen sarrerak salgai jarriko ditu.
Salneurriak, 40 euro Ekialdeko eta Mendebaldeko Harmailetako eserlekuak eta azken honen harmaila gehigarriko eserleku berriak eta 60 euro Harmaila Nagusi eta Iparraldeko eserlekuak, bitartekoak izango dira.
Eibar-ko bazkideak lehentasuna izango dute eserleku hauek eskuratzeko orduan eta pertsona eta karnet bakoitzeko sarrera bakarra erosi ahal izango da asteazken, ostegun eta ostiralean Ipuruako 4. leihatilan 10:00etatik 13:00k arte eta 16:00etatik 20:00k arte.
Bazkideek eskuratzen ez dituzten sarrerak salgai jarriko dira publikoari, orokorrean, 4. leihatilan 10:00etatik 13:00k arte. Bestalde, Eibar-ek bere bazkideei euren karnet-a klubaren esku jartzeko aukera eskaintzen die, etortzeko asmorik izan ezean sarrera horiek saldu ahal izateko.
Bazkide horren jesarlekuaren sarrera saldua izanez gero, klubak bere balioaren ehuneko 20a abonatuko dio bazkideari, ordaintzea dagokion hurrengo kuotan deskontu baten bidez. Proposamen honetan apuntatzeko interesa duten bazkideak kontaktuan jarri beharko dira klubarekin telefonoz deituz edo mezu elektroniko bat bidaliz hurrengo helbidera sdeibar@sdeibar.com