
Eibarrek 301 sarrera jarri ditu salgai Camp Noun jokatuko den partidarako
Urriaren 19tik aurrera egongo dira salgai Ipuruako bulegoetan, FC Barcelonaren aurka urriaren 25an 18:30tan Camp Noun jokatuko den partidarako sarrerak. Guztira 301 izango dira, 39 euroko prezioan.
Ipuruako bulego-ordutegian salduko dira sarrerak (astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00).
Segurtasun araudia betetze aldera, sarrera erosten duen orok bere izen-abizenak eta NAN-aren zenbakia eman beharko ditu, eserlekuaren zenbakiarekin batera jasoko direnak.
Viajes Premier Class-ekin, SD Eibarren agentzia ofiziala, bidaiatzen dutenek sarrera bat bermaturik izango dute, gainontzekoen prezio berean.
Autobus bidaia honetarako, izen-emate epea irekita egongo da datorren astelehenerarte. Egunean bertan bidaiatuko da (irteera igande goizean, 6:00tan, eta etorrera partida amaieran), eta bidaiaren prezioa 55 eurokoa izango da (sarrera ez dago prezio honen barne). Gutxieneko bidaiari kopurua 45 pertsonakoa izango da.