Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek dohako autobusak jarriko ditu Getafera joateko

Eibar Kirol Elkarteak dohako autobusak jarriko ditu bere bazkide eta jarraitzaileen eskura Getafe-Eibar partidua ikustera joateko, hilak 17, igandean, jokatuko dena 19:00tan.

Dohako bidai hau eskuratu ahal izateko, partida ikusteko sarrera bat erosi beharko da Klubaren bulegoetan, 30 euroko prezioa izango duena. SD Eibarren bazkideek lehentasuna izango dute.

Datozen egunetan, Klubak kanpaina honen inguruko xehetasun gehiago emango ditu. Kanpaina hau, taldeak ligako azkenaurreko jardunaldian ahal bezain babes handiena jaso dezan prestatu da.