Skip to main content
Lehen Taldea

Eibarrek ezin izan dio Barcelonaren maisutasunari aurre egin

Kataluniarrek Munir (1), Suarez (1), eta Messiren bi golen bitartez lortu dute garaipena

There are no reactions yet. Be the first!

FC Barcelona bezalako banakako zein taldeko kalitate izugarria duen talde baten aurka jokatzeak arrisku bat du, ongi jokatu eta latz borrokatu arren partida galtzearena. Halako zerbait gertatu zaio gaur Eibarri Ipuruan, non 0-4 galdu duen kataluniarren aurka.

7. minutuan heldu da lehen gola, eta egoera hau alde izan du Bartzelonak. Messiren hanketan jaio den jokaldia Suárezek jarraitu du, nork Munirri baloia bigarren zutoinean utzi dion, gola egin zezan.

Golaren ondoren, Eibar bere burua berregiten saiatu da, eta momentu batean partidaren nagusitasuna lortu du, nahiz eta zaila izan den Bartzelonaren defentsa sistemari aurre egitea.

Hala eta guztiz ere, Eibarrek hiru aukera izan ditu berdinketa lortzeko. 11. minutuan, Radosevic-en ezkerraldeko pasea langa gainetik bidali du Ramisek buruz; 32.ean, Juncàren pasea posizio onean jaso du Escalantek, baina bere jaurtiketa gurutzatuegia izan da; 39.ean Caparen jaurtiketa bere atean sartzear izan da FC Barcelona, baina ozta ozta kanpora joan da baloia.

Atsedenaldiaren aurretik, Barça izan da beste gol bat egin duena. 41. minutua zen eta Messik, baloia hanketan zuela korrikaldia egin ondoren, jaurtiketa gurutzatu batekin amaitu du izar argentinarrak.

0-2-koak asko zaildu dizkie gauzak armaginei. Borrokatu, korrika egin eta sutsuki saiatu bada ere, futbola egiten dakien makina batekin topatu da, defentsan eta erasoan, kataluniar makineriak ezin hobeto funtzionatu du bere abantailari eusteko bidean.

Ramisen eskua adierazi du epaileak, penaltia, zaleek protesta egin arren. 75. minutua zen eta Messik gol bilakatu du penaltia. 84.ean, berriz, Suárezen banakako jokaldia sarera bidali du uruguaiarrak. Gol gehiegi, Eibarren jokoa ikusirik.

Hil ala biziko bi jardunaldi datoz orain Mendilibarrenentzat, Vallecas eta Getafe, hurrenez hurren. Maila mantentzea ziurtatu dezaketen bi partida, edo gutxienez helburura gerturatzea ahalbidetuko dutenak.