
Eibar-ek Manu del Moralen lagapena lortu du, Sevilla-tik datorrena
SD Eibar akordio batera heldu da Sevilla FC-arekin denboraldi batez Manu del Moral aurrelariaren lagapenerako, talde gipuzkoarra bihar arte Soriako El Burgo de Osma udalerrian kontzentraturik egongo denaren lan saioetara gaur bertan gehituko dena.
Manu del Moral, orain dela 30 urte Jaenen jaioa eta selekzio espainiarrarekin behin internazional absolutua izandakoa, ezker hegalean izaten ohi du bere lekua eta zortzi denboraldi jokatu ditu BBVA ligan.
Real Jaen-en harrobian hezia, 2001. urtean Athletico de Madrid-egatik fitxatu zuen eta 2006. urtean Getafe-ra transferitu zuten 5 denboraldiz bertan jokatzeko. 159 partidu jokatu zituen eta 37 gol sartu ere, talde honen markarik onena maila gorenean.
Sevilla-k bere kontratazioa 2011an lortu zuen eta aurreko denboraldian Elche-n jokatu zuen utzitako jokalari moduan. Manu del Moral-ek 2011ko ekainaren 7an lortu zuen internazionalitate absolutua Venezuela- Espainia- ren arteko norgehiagokan. 200 partidu baino gehiago jokatu ditu BBVA ligan eta berrogeita hamar bat gol sartu ditu ligako partiduetan.