Eibarrek duela 25 urteko Superkopako irabazleak omenduko ditu derbian
Eibartarrakeko emakumeek Superkopa irabazi zuten 1999-2000 denboraldian
Igandean, 12:00etan, Ipuruan jokatuko den Realaren aurkako derbian, omenaldi txiki bat egingo zaio Eibartarrak taldeari, Superkoparen 25. urteurrena dela eta. Emakume jokalariek, emakumezkoen futbolaren aitzindariak, duela 25 urte lortu zuten garaikur hori 1999-2000 denboraldian. Gaur egun, SD Eibarren museoan dago ikusgai.
Eibartarrak taldeko neskek 98-99 denboraldian irabazi zuten Iparraldeko Liga eta taldea hirugarren sailkatu zen Txapeldunen Ligan.
Denboraldi horretako Erreginaren Kopan, Eibartarrak finaleraino iritsi zen, ondoren Superkopa lortuko zuenaren aurka galduta. Joanekoan 3-0 irabazi zuen Eibartarrak taldeak Unben, eta itzulikoan, azaroko azken asteburuan jokatutakoan, 0-5 irabazi zuten berriro, garaikurra lortuz.
Jokalari horietako hamalau Ipuruan izango dira igandean, eta zaleei duela 25 urte txapeldun izendatu zirenean jaso zuten garaikurra eskainiko diete.