Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Emakumezkoen Eibarrek Espanyol hartuko du larunbatean Unben

Eibarko abonatuek doako sarrera izango dute eta sarrerak 10 eurotan salduko dira (5 euro 12 urtetik beherakoentzat)

Eibarreko emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan 11:30ean jokatuko du Unben RCD Espanyolen aurka eta talde armaginak garaipena bilatuko du sailkapeneko onenen artean mantentzeko.
Eibarko abonatuek partidarako doako sarbidea izango dute, eta horretarako ezinbestekoa izango da bazkide-txartela erakustea.
Halaber, publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu Unben 10 eurotan (helduak) eta 5 eurotan (12 urtetik beherakoak). 

Abonatuentzat zein publiko orokorrarentzat, Unbeko goiko atetik sartuko da zelaira.