Skip to main content
EU
Kluba

Lehen bi egunetan, zazpi autobus bete dira eta 450 sarrera saldu, datorren igandeko Getaferen aurkako partidurako

Bazkide eta peñentzako gordetako lehen bi egunetan, zazpi autobus bete dira eta 450 sarrera saldu, datorren igandeko Getaferen aurkako partidurako. Klubak, partidurako sarrera erosten duten jarraitzaileen autobus bidaia ordainduko du.

Bihartik aurrera, asteazkenez, gainontzeko jarraitzaileek ere sarrerak erosteko aukera izango dute, eta bide batez, dohako autobus bidaia eskuratzekoa. Sarreren salmenta Klubaren bulegoetan egingo da, 10:00tik 13:00ra eta 16:00tik 20:00ra.