Skip to main content

Eibarrek 3-0 galdu du Atlético de Madriden aurka

Hirugarren minutuan sartutako lehen golak partidari zailtasuna gehitu diete madrildarrek

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek 3-0 galdu du Atlético de Madriden aurka Wanda Alcalá de Henaresen. Madrildarrek hirugarren minutuan sartutako gol batekin hasi dute partida, eta hirugarren batekin amaitu dute, ia denboraz kanpo.

Partidaren lehen zatian Atlético de Madridek izan duen baloia etengabe kanporatu du Eibarreko defentsa-hesiak. Armaginei gehiago kostatu zaie erasoan presioa egitea, arerioek izan dituzten hurbilketetan dena defendatuz.

26. minutuan, madrildarren tiroa eten egin du Mirallesek behekaldetik. Eibarren koadroari gustatuko litzaiokeen baino gehiagotan esku hartu behar izan du atezainak, eta nota onarekin pasatu du, hasierako gola kontutan izanda.

Bai lehen zatian, bai bigarrenean, Atlético de Madrid izan da nagusi, baina gehienetan, ez ditu gauzatu izan dituen gol-aukerak. Beste behin ere, Eibar indartsu agertu da defentsan.

Eva Navarrok partidako bigarren gola sartu du 70. minutuan, eta indarra eman die madrildarrei. Eibartarrek ez dute konfidantza galdu. Baina azkenik, Atlético de Madridek presio handiarekin jokatzen jarraitu du eta behin baino gehiagotan hurbildu da Mirallesen atera, hirugarren gola partidako azken segundoetan markatzea lortu arte.

Eibarrek astebete izango du hurrengo partida prestatzeko, sailkapeneko lehiakide zuzen baten aurka: Sporting de Huelva. Azaroaren 18an (larunbata) izango da, Ipuruan, 18:30ean.