Eibarreko filialak Bigarren RFEFko debutaren denboraldian hasi ditu entrenamenduak
Armaginen bigarren taldea Iñigo Perezen aginduetara egongo da
Eibarreko lehen filialak denboraldiko lehen entrenamendua egin du Bigarren RFEFn debuta egiteko, apirilean Hirugarren RFEFko IV. multzoko txapeldun gisa lortutako igoeraren ondoren.
Bigarren talde armagina Iñigo Perezek zuzenduko du, pasa den denboraldian Eibar Urko entrenatu zuen eta honekin Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapeldun bezala Hirugarren RFEF mailara igotzea lortu zuen.
Teknikariak honako hauek dira:
Entrenatzailea: Iñigo Pérez.
Bigarren entrenatzailea: Egoitz Leturiondo.
Prestatzaile fisikoa: Carlos de Blasis.
Atezainen entrenatzailea: Arkaitz Crespo.
Delegatua: Edorta Silva.
Denboraldiaurreko aurkariak Alaves B, Gernika, Getxoko Arenas, Subiza, Lagun Onak, Rayo Cantabria eta SD Logroñés izango dira.