Skip to main content
EU
Kluba

Eibarreko beteranoek eta Klubeko aintzinako kideek inauguratuko dute Ekialdeko Tribuna berria azaroaren 19an

Omenaldi ekitaldian, jokalari, entrenatzaile, presidente eta zuzendari ohiek Astelenan bazkaldu eta Ipuruara bertaratuko dira Celtaren aurkako partida ikusteko

SD Eibarreko jokalari ohiek eta beste aintzinako kideek Ekialdeko Tribuna inauguratuko dute azaroaren 19an, armaginak eta Celtaren aurkako partidaren egunean.

Ekitaldian, omenaldia egingo zaie jokalari, entrenatzaile, presidente eta zuzendari ohiei. Omenaldia, bazkari batekin hasiko da, Astelena frontoian. Ondoren, Ipuruara bertaratuko dira, neurketa ikusteko.

Gaur aurkeztu dute, Ipuruako Palkoan, SD Eibar Fundazioak Eibarko Udala eta Eibarko Udal Kirol Patronatuarekin batera antolaturiko ekitaldia. Aurkezpenean, Artetxe, Bixente eta Gurrutxaga bezalako jokalari armagin ohiak zan dira.

Eibarren partetik, Mikel Larrañaga Presidenteordea eta Jon Ander Ulazia SD Eibar Fundazioaren Kontseilari eta Presidenteordea izan dira ordezkariak.

Omenaldia jasoko duten kideek, plaza erreserbatu behar dute bertaratu nahi badira. Horretarako, 15 euro sartu behar dituzte ES83 0138 0005 1400 1056 1744 kontu zenbakian. Bildutako diru guztia, Deparkel tokiko GKErentzat izango da, Parkinsonaren kontra borrokatzen duena.

Dudarik balego, Roberto Marzanak argituko ditu 670 97 04 14 telefonoan. Klubak eskerrak ematen dizkio Beteranoen Elkarteari ekimen hau bideratzeko izan duten inplikazio eta arduragatik, 2013an programatu zena 75. urteurrenerako eta Ipuruako berritze lanen ondorioz atzeratu behar izan dena.

Gaurko ekitaldian bertan, Klubak akordio bat sinatu du, SD Eibar Fundazioaren bitartez, Eibarreko Beterano Elkartearekin, beteranoak Eibarreko egiturako talde ofizial bat gehiago izan daitezen.

Azaroaren 19ko omenaldiaren bitartez, SD Eibarrek euren lana eta ahaleginarekin Kluba gaur egungo egoera pribilegiatura eraman duten pertsonak aintzat hartu nahi ditu, geure nortasuna osatzen duten balioak sustatu dituztenak.