Eibarrek Yanis Rahmani fitxatzeko akordioa itxu du
Asteleheneko azterketa medikoan ezustekorik izan ezean, 2025ra arteko kontratua sinatuko du
SD Eibarrek Yanis Rahmani fitxatzeko akordioa lortu du UD Almeriarekin. Frantziar-aljeriarrak azterketa medikoa egingo du datorren astelehenean IMQ aseguratzaile mediko ofizialean, eta ezustekorik ez badago, lau denboraldirako kontratua sinatuko du, 2025eko ekainera arte.
Rahmani (Champigny-sur. Marne,Frantzia, 1995) bi hegaletatik joka dezakeen ezker hegaleko erdilaria da, eta azken denboraldian Malagaren elastikoa jantzi du, Almeriak utzita. Malagako taldean 42 partida jokatu ditu, 39 ligan eta 3 Kopan, 6 gol sartuz eta 5 asistentzia banatuz.
Malagan, Almerian, Lugon, Mirandesen, Sestaon, Leioan eta Tudelanon aritu da, besteak beste, Eibarren fitxaketa berria.